Probak egiteko bloga

Hau probak egiteko eta ikasteko blog bat da

Utzi erantzun bat

argazkiak

Utzi erantzun bat

Proba

Mtja mxja rjam tjdmwtajg wmj tjmwtj jtpga mjdwtj jadmfadjmgptwmdaj

Utzi erantzun bat

Azaroak 28, Beltza eta Pagaza gogoan!


Joxe Etxeberria “Beltza”Jon Pagazaurtundua

Bihar, azaroak 28, astelehena, 38 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an.

Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan.

>>la vanguardia 1973.11.30: Han sido identificados los dos jóvenes muertos por la explosión de un artefacto en Las Arenas.pdf

Hil zirenean Joxe Etxeberriak 22 urte zituen, eta Jon Pagazaurtunduak 19. Pagaza ETAren Komite Ejekutibo berriaren kidea zen ordurako.

Burrukaren bide malkartsuan bizitza eman dutenen baloreetatik erneko da Euskal Herriaren askatasuna!

Jose Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua, gogoan zaituztegu!

Utzi erantzun bat

Ataramiñe 2011

Ataramiñe elkarteak aurtengo liburuak aurkeztu zituen atzo:

> Ataramiñe’11. Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen 2011ko bilduma.
> Ametsen txokoan bizi naiz. Ibon Muñoa Arizmendiarrieta.
> Espetxetik at! komikia. Borxa Urberuaga.

Datorren ostiralean Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak aurkeztuko dituzte Donostian.

Ataramiñe’11 honetan Iñaki Gonzalo Kitxu, Alfontso Etxegarai eta Gotzon Alcalde Uribe Kostako preso eta deportatu politikoen lanak argitaratu dira.

Liburu hauek salgai izango dira Durangoko Azokan Ataramiñeren saltokian.

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=109615
Argazkiak: ukberri.net

>> bizkaie.biz: Ataramiñe alkarteak hiru liburu aurkeztu ditu
>> gara.net: Lau liburu berri aurkeztuko ditu Ataramiñek Durangoko azokan
>> Gara 2011.11.26: Joseba Asensio «Kirruli» omendu du aurten Ataramiñek, duela 25 urte kartzelan hildako bilbotarra

>> Wikipedia: Ataramiñe
>> Ataramiñeren webgunea: literaturakoadernoak.org

Utzi erantzun bat

Musikariak izan dira Algortako Azken Ostiralean


Argazkian, Oihartzunak taldea gaurko elkarretaratzean.

>> algortanegindezagun: Musikaren bidetik euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde batu gara Algortan

Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat eginez, 280 gizon-emakume inguru elkartu gara gaur iluntzean Algortan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Herriko musikariek egin dute oraingo honetan hileko azken ostiraleko kontzentraziorako deialdia: Oihartzunak eta Gibelurdiñek taldeek kantez bete dute Telletxe plaza, zuzeneko emanaldia eskainiz. Hain zuzen ere, horiek San Nikolas ikastolako langileen eskutik jaso dute elkartasunaren kinkea. Urriko azken ostiralean beraien lankide Imanol Beristainen egoera salatu zuten irakasle, aita-ama eta ikasleek. Bere jarduera politikoarengatik atxilotua eta, epaiketarik gabe, espetxean jarraitzen du mutilak. Halaber, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Cotano, Iñigo Gutierrez eta Iker Beristain algortarrei ezarritako sententzien zein egindako epaiketen berri izan dugu hilabete honetan. Konponbide garai berri honetan, horiek guztiek lekuz kanpo daude. Txus Martin preso basauritarraren egoera, berriz, gero eta larriagoa da. Hartara, bihar, Basauriko Arizgoiti plazan 17:30ean izango den ekitaldira bertaratzera deitu nahi ditugu algortar guztiak.

Imanol Beristain, Segiko kide izateagatik atxilotua, torturatua eta kartzelaratua izan zen duela urtebete eta gaur egun inolako kondenarik gabe prebentibo moduan jarraitzen du espetxean. Gure gazteak jarduera politikoagatik kartzelaratuak dira. Oraingoan, beraz, epaiketa izan aurretik kartzelan dauden preso prebentiboen egoera salatu nahi dugu.

Torturan oinarritutako epaiketak

Bestalde, hilabete honetan torturan oinarritutako epaiketa berri bati aurre egin behar izan diote udalerriko beste hiru gaztek. Guardia Zibilaren esku pairatutako tratu txarren ondorioz ateratako autoinkulpazioetan oinarrituta, Arkaitz Goikoetxea eta Aitor Cotanori 8 urteko espetxe zigorra ezarri eta Iñigo Gutierrez absolbitu egin dute, azaroaren hasieran egindako epaiketaren ostean. Bitartean, Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalak Arkaitz Goikoetxeari ezarritako 515 urteko espetxe zigorra berretsi egin du, 2008an Legutioko Guardia Zibilaren aurka ETAk egindako ekintzaren kasuan, Aitor Cotano eta Iñigo Gutierrez absolbituz. Behin baino gehiagotan esan dugu Auzitegi Nazionalak tortura balioetsi egiten duela. Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak zigortutako Guardia Zibilak absolbituta, berriz, zigorgabetasun osoa baino ez die eskaintzen horrelako jokabideei Auzitegi Gorenak.

Frantziar Estatuan ere errepresioak ez du etenik. Iker Beristain algortarra hilaren 17 eta 18an epaitu zuten Parisen, 7 urteko espetxe zigorra eskatu diotelarik. Lehen aipatu bezala, konponbide garai berri honetan, mota honetako epaiketak lekuz kanpo daudela ulertzen dugu eta, epaiketari gaitzespena eta auziperatu zein senideei elkartasunik irmoena adierazi nahi diegu.

Sakabanaketa

Kitxu preso getxoztarra Langraitzera ekarri zuten arren, Valladolid-eko espetxera bueltan eraman dute sakabanaketa politikarekin jarraituz. Honen aurrean, Euskal Presoak Euskal Herrian euren eskubideen jabe egon behar dutela esatea baino ez zaigu geratzen. Gogoratzea ere, bihar Itzubaltzeta / Romon Elkartasun Eguna antolatua dagoela.

Preso gaixoak

Gaur preso gaixoen gaia ere salatu nahi dugu. Algortan aski ezaguna dugu Angel Figueroaren egoera. Angel algortarra, 2008ko azaroaren 12an atera zuten espetxetik. Hala ere, kalean baina oraindik ere preso daukate. Gaixotasun larria du Angelek eta kontrol neurri oso zorrotzak ezarri dizkiote. Etxean lo egin behar du eta etxea aldatuz gero espetxearen baimena behar du.

Medikuarengana joateko baimena eskatu behar dio kartzelari, eta ezin du Getxoko udalerritik irten medikura joateko, baldin eta nahikoa arrazoi ez badago. Toki zehatz batzuetara joatea ere debekatuta dauka Angelek.

Hala ere, azkenaldi honetan alarma guztiak piztu dituen egoera Txus Martin-ena da. Jaiki-Hadik plazaratutako txostenean, Txus Martinen egoeraren inguruan, espetxean egoteak arrisku handia dela esan du, bizitza arrisku errealean duela eta dagoeneko bizitza kalitatea betirako kaltetua dagoela kartzelan egoteagatik, kartzelan egote honek gaixotasun psikologiko sendaezina eragin baitio.

Txus Martinen egoera salatzeko garrantzia handia dauka bihar, azaroak 26, arratsaldeko 17:30ean Basauriko Arizgoiti plazan egingo den ekitaldia. Horregatik, bertan parte hartzera deitu nahi ditugu algortar guztiak.

Guztion elkartasun eta elkarlanaren bidez, Egin Dezagun Bidea.

Preso gaixoak etxera!
3/4ak bete dituzten presoak kalera!
Biziarteko espetxe zigorrik ez!
Euskal preso eta iheslariak etxera!
Isolamendu eta bakartzearekin amaitu!

http://www.flickr.com/apps/slideshow/show.swf?v=109615

Utzi erantzun bat

Hello world!

Welcome to WordPress.com. After you read this, you should delete and write your own post, with a new title above. Or hit Add New on the left (of the admin dashboard) to start a fresh post.

Here are some suggestions for your first post.

  1. You can find new ideas for what to blog about by reading the Daily Post.
  2. Add PressThis to your browser. It creates a new blog post for you about any interesting  page you read on the web.
  3. Make some changes to this page, and then hit preview on the right. You can always preview any post or edit it before you share it to the world.

Iruzkin 1

Etxeratek XI. Nazio Batzarra egingo du igandean

Etxerat Elkarteak bere XI. Batzar Nazionala burutuko du datorren igandean, azaroak 27, Estibalitzeko santutegian. Euskal preso eta errepresaliatu politikoen senide eta lagunak bertan izango dira eta ekitaldi itxi baten bitartez Etxerat Elkarteak urteko balantzea egin eta aurrera begira landuko dituen ildoak aurkeztuko ditu euskal preso eta errepresaliatuen senide eta lagunen aurrean.

Urteroko zita da Batzar Nazionala eta bertan iritziak entzun eta elkartrukatzeko aukera paregabea suertatzen da. Aurten, indarrean dagoen egoeraren salaketa, gure senide eta lagunek bizitzen duten egoeraren inguruko kezka eta Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berriak dakarren esperantzak bat egingo dute Estibalizen.

Elkar ezagutzeko eta elkartearen barne kohesioa bermatzeko aukera ezin hobea da igandekoa. Bertan, errepresaliatu politiko guztiak etxera ekartzeko helburuarekin egingo dugun bidea irudikatzeko beta izango dugu Estibalitzen.

Etxerat

Utzi erantzun bat

Fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Ion Etxegarairentzat


Argazkian, Etxegarai atxilotu zuten egunean auzokideek egindako protesta (ukberri.net)

>> ukberri.net: Bi urte eta erdiko espetxe zigor eskaera mantendu dute Ion Etxegarairentzat

Ion Etxegarai Begoña sopeloztarraren kontrako bi urte eta erdiko espetxe zigor eskaerari eutsi dio gaurko epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak, Efe albiste agentziak zabaldu duenez. Mutilak, ordea, 2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzen ibili izana ukatu egin du. Fiskalaren galderei erantzunez, gau horretan Sopelako bere etxean zegoela aipatu du. Etxegarairen arrasto genetikoak omen zituen txanoari dagokionez, “antzina ukitu izana” balitekeela erantzun du gazteak. Beti ere aipatu iturrien arabera. Hala eta guztiz ere, arrasto genetiko horiek “zalantza izpirik uzten ez” dutela adierazi du akusazioko letraduak. Bitartean, abokatuak absoluzioa eskatu du, “froga nahikorik ez dagoelako”.

2 Iruzkin

Azaroak 25 Azken Ostirala. Egin dezagun bidea

Algortako Herri Bilguneak antolatutako “Azken Ostirala” ekitaldian herriko musika taldeek hartuko dute parte, eta horien ordezkari modura, Oihartzunak (Oihuka kolektiboa) eta Gibeldurdinek bertan zuzenean joko dute.

>> Algortako deialdia. Kuña.mp3

Itzunbaltzeta/Romon ELKARTASUN ASTEAren programazioaren barruan, Azken Ostiralean, 20:00etan, Xake plazan elkarretaratzea; 20:30etan Bertso poteoa; 21:30etan Taloak Brankan.

Utzi erantzun bat

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.